Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusietako batzuk ez dira behar bezala funtzionatzen ari gaur goizetik. Euskadi.eus, Osakidetzaren eta Euskalmeten webguneak, edo Trafikoaren ataria, besteak beste. Arazoa goizeko 06:30 inguruan hasi da, Euskadi.eus-en hodeiko azpiegituran…
Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
Gure Zirkua Gasteizera itzuliko da azaroan, zortzi urteko etenaldiaren ondoren. Euskarazko zirku ibiltariak zortzi emanaldi eskainiko ditu azaroaren 21etik abenduaren 7ra bitartean Musikaren Pasealekuan jarriko duen karpan. Sarrerak urriaren 21ean, asteazkenean, jarriko…
EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
Iker Gonzalez de Garibay Yarrituk gaur hartu du zinegotzi kargua Gasteizko Udalean, Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkari gisa. Beatriz Artolazabalen lekua beteko du, azken horrek Madrilera joateko kargua utzi ondoren. Gasteizko Udalean egindako…
25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gizona genero-indarkeriarekin lotutako lesio-delitu baten ustezko egilea da. Udaltzaingoak jakinarazi duenez 3:30ak aldera izan da San Kristobal auzoko etxebizitza…
PSOE, putak eta PPko gazteak
PSOEko Arabako gazteek ezkerreko botoak batzeko deia egin zuten atzo X sare sozialean (lehen Twitter). Azaroaren 29ko hauteskundeei begira, botoak alderdi sozialistan biltzearen aldeko mezua zabaldu zuten. Gazte sozialisten arabera, aurreko hauteskundeetan…
Trebiñuk Araba izateko prozesua abiarazi du, baina PP eta PSOE tematuta daude: «Burgoskoa da eta hala izaten jarraituko du»
Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo udalek Arabarekin bat egiteari buruzko herri-kontsulta eskatzeko mozioa onartu zuten atzo. PPk aurka bozkatu du Trebiñun, Argantzunen ez du zinegotzorik. PSOEk ez du ordezkaririk bi udalerrietan, baina Gaztela…
77 eta 57 urteko ama-alabak atxilotu dituzte Salburuan, elkarri eraso egiteagatik
Amak lixiba bota zion alabari elkarbizitzarekin lotutako eztabaida baten erdian. Udaltzaingoak bi emakumeak atxilotu zituen. 77 eta 57 urteko ama-alabak atxilotu zituen Udaltzaingoak astearte goizean, Salburua auzoko etxebizitza batean elkarri eraso egitea…
David Rodríguez eta Garbiñe Ruiz izango dira Podemosen hautagaiak Araban eta Gasteizen
Podemosek datorren urteko maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako primarioak amaitu ditu, eta Arabako Batzar Nagusietarako eta Gasteizko Udaleko hautagaitzak berretsi ditu. Podemosek David Rodríguez eta Garbiñe Ruiz aukeratu ditu 2027ko maiatzaren 23ko…
Bizitzaren kostuak gora egiten jarraitzen du: prezioak %5,4 garestitu dira Araban
Prezioek gora egiten jarraitzen dute Araban. Azken urtean, Kontsumorako Prezioen Indizea (KPI) %5,4 igo da gurean. Urtea hasi zenetik, berriz, garestitzea %4,1ekoa izan da, eta irailetik urrira %0,2 igo dira prezioak. Espainiako…
Alavesek hilda utzi du euskarazko Twitter kontua
Urriaren 1ean ospatu zuen Baskonia-Alaves fundazioak bere lehen gala eta bertan lau sari banatu zituen. Horietako bi erakunde publikoentzat izan ziren, hain zuzen ere taldeari diru publiko gehien ematen dioten erakundeentzat. Beste…
