Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Trebiñuk Araba izateko prozesua abiarazi du, baina PP eta PSOE tematuta daude: «Burgoskoa da eta hala izaten jarraituko du»

2026ko urriaren 16a - 7:56 · gasteiz24

Trebiñuko Konderriko eta Argantzungo udalek Arabarekin bat egiteari buruzko herri-kontsulta eskatzeko mozioa onartu zuten atzo. PPk aurka bozkatu du Trebiñun, Argantzunen ez du zinegotzorik. PSOEk ez du ordezkaririk bi udalerrietan, baina Gaztela eta Leongo PSOEk ere baztertu egin du enklabearen lurralde-aldaketa.

Trebiñu Arabarekin bat egiteko eztabaida berriro piztu da, baina proposamenak ez du alderdi politiko guztien babesa. Trebiñuko Konderriko eta Argantzongo udalek atzo onartu zuten Espainiako Gobernuari herri-kontsulta egiteko baimena eskatzea. Galdeketaren bidez, bizilagunek enklabeak Burgosko probintziatik eta Gaztela eta Leongo erkidegotik banandu eta Arabarekin bat egitearen inguruan duten iritzia eman ahal izango lukete.

Hala ere, PPk eta PSOEk argi utzi dute ez dutela lurralde-aldaketa babesten.

PSOE

PSOEk Trebiñu Burgosen barruan mantentzearen alde egin du. Daniel de la Rosa PSCyLko Antolakuntza idazkariak maiatzean adierazi zuen: «Trebiñuko Konderria Burgoskoa da eta hala izaten jarraituko du, Gaztela eta Leongo erkidegoaren eta haren autonomia-estatutuaren irizpidearen aurka ezin baita ezer egin».

Oscar Arbaizarrek «paripe» deitu dio ekimenari

Trebiñuko Konderriko udalbatzan, mozioak zazpi aldeko boto eta bi kontrako jaso zituen. Aldeko botoak Treviño Día a Día, Agrupación Independiente Condado de Treviño, EAJ eta EH Bildurenak izan ziren; aurka, PPko bi zinegotziek bozkatu zuten.

PPko Oscar Arbaizar zinegotziak ekimena «paripé» hutsa dela esan du, Madrilen aurrera egiteko aukerarik ez duelakoan. Gainera, 2027ko udal-hauteskundeekin lotu du eskaera.

Gaztela eta Leonek auzitegietara jotzeko mehatxua egin du

Gaztela eta Leongo Juntak ere ez du enklabearen lurralde-aldaketarik nahi. Carlos Fernández Carriedo erkidegoko gobernuko bozeramaileak adierazi du erakundeak Burgosko probintziaren eta Gaztela eta Leongo erkidegoaren lurralde-osotasuna defendatuko dituela, eta beharrezkoa bada auzitegietara joko duela.

Juntaren arabera, autonomia-estatutua eta indarrean dagoen lege-esparrua errespetatu behar dira. Horrenbestez, udalek hartutako erabakia ez da nahikoa Trebiñuren lurralde-egoera aldatzeko.

Zer gertatuko da orain?

Hurrengo urratsa Espainiako Ministroen Kontseiluaren esku dago, hark baimendu beharko bailuke herri-kontsulta egitea. Galdeketa ez litzateke loteslea izango, eta haren aldeko emaitzak ere ez luke berez Trebiñuren lurralde-egoera aldatuko.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check