Gure Zirkua Gasteizera itzuliko da azaroan, zortzi urteko etenaldiaren ondoren. Euskarazko zirku ibiltariak zortzi emanaldi eskainiko ditu azaroaren 21etik abenduaren 7ra bitartean Musikaren Pasealekuan jarriko duen karpan.
Sarrerak urriaren 21ean, asteazkenean, jarriko dira salgai.Hona hemen emanaldi-egunak
Gure Zirkuak zortzi saio eskainiko ditu guztira, azaroan eta abenduan banatuta:
Azaroak 21, larunbataAzaroak 22, igandeaAzaroak 27, ostiralaAzaroak 28, larunbataAzaroak 29, igandeaAbenduak 4, ostiralaAbenduak 6, igandeaAbenduak 7, astelehena
Emanaldiak Musikaren Pasealekuan egongo den karpan egingo dituzte. Ordutegi zehatzak eta sarreren inguruko informazioa konpainiaren webgunean kontsulta daitezke.
2017an sortutako euskarazko zirku ibiltaria
Iker Galartza aktore eta umoristak sortu zuen Gure Zirkua 2017an. Ordutik, Euskal Herriko hainbat herritan aritu da, zirkuaren ohiko diziplinak, umorea eta magia uztartzen dituen ikuskizunarekin.Informazio gehiago eta sarrerak: www.gurezirkua.eus

Argakiza: Zarateman
