Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
Garbiñe Ruiz David Rodriguez

David Rodríguez eta Garbiñe Ruiz izango dira Podemosen hautagaiak Araban eta Gasteizen

2026ko urriaren 14a - 9:55 · gasteiz24

Podemosek datorren urteko maiatzeko foru eta udal hauteskundeetarako primarioak amaitu ditu, eta Arabako Batzar Nagusietarako eta Gasteizko Udaleko hautagaitzak berretsi ditu.

Podemosek David Rodríguez eta Garbiñe Ruiz aukeratu ditu 2027ko maiatzaren 23ko hauteskundeetarako Arabako eta Gasteizko hautagai gisa, primarioen emaitzak ezagutarazi ondoren.

David Rodríguez izango da Arabako Batzar Nagusietarako zerrendaburua. Arkitektoa eta hirigintzan espezializatua da, eta Elkarrekin Podemosen bozeramailea da Arabako Batzar Nagusietan. Hautagaitza errepikatu egingo du, aurreko legealdian ere ardura hori izan baitu.

Rodríguez erdalduna da, eta gaztelaniaz egiten du bere jardun politikoa.

Garbiñe Ruiz udalerako

Garbiñe Ruiz, berriz, Gasteizko Udaleko Podemosen bozeramailea, hiriburuko alkatetzarako hautagaia izango da berriro ere. Gaur egun zinegotzia da Elkarrekin Podemos taldean eta taldearen ordezkari nagusia izan da azken urteotan.

Ruiz euskalduna da, baina Gasteizko Udalean oso gutxitan egiten du euskaraz.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check