Maiatzaren 31ko goizaldean gertatu ziren ikertzen ari diren gertaerak Gasteizen. 19 urteko emakume bat diskoteka batetik atera zen, eta gau hartan bertan atzetik jarraitu zion gizonarekin egin zuen topo. Emakumea bakarrik zegoela aprobetxatuta, gizonak heldu egin zion eta beste leku batera eramaten saiatu zen.
Bidean, emakumea ihes egiten saiatu zen, baina gizonak ez zion utzi. Hala ere, telefono mugikorretik mezu bat bidaltzea lortu zuen lagun bati, laguntza eskatzeko eta bere kokapenaren berri emateko.
Gizona eta emakumea pilotaleku batera iritsi ziren, eta bertan, gizonak sexu-erasoa egiten saiatu zen, ikerketaren arabera. Handik gutxira, emakumeak abisatutako laguna iritsi zen eta gizona geldiarazten saiatu zen. Bien artean bultzadak eta kolpeak izan ziren, ustezko erasotzaileak lekutik alde egin zuen arte.
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen eta, ikerketak aurrera egin ahala, ustezko erasotzailea identifikatzea lortu zuen. Agenteek asteazkenean atxilotu zuten gizona Gasteizko Ertzain-etxean, sexu-erasoaren delitua egotzita.
Atxilotua 30 urteko magrebtarra da, eta Ertzaintzak aurten bertan beste behin atxilotu du, beste delitu batekin lotuta.
Gizona gaur goizean jarri dute Guardiako Epaitegiaren esku, dagoz
