Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
Zaballa

Zaballako beste preso bat hil da

2026ko uztailaren 28a - 12:19 · gasteiz24

Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez 60 urteko preso bat hil dela Zaballako espetxean, eta gertatutakoa argitzeko eta espetxe-sistemaren gardentasuna eskatzeko elkarretaratzea deitu du uztailaren 30erako Gasteizen.

Erakundearen arabera, J.J.H., 60 urtekoa, Zaballako espetxeko 3. moduluan ari zen zigorra betetzen. Azaldu dutenez, aspaldiko osasun-arazo larriak zituen, azken hilabeteetan nabarmen okertu zirenak. Salhaketaren esanetan, kalte kognitiboek aurpegiak eta izenak ezagutzea ere eragozten zioten, eta espetxeko erizaindegian igarotzen zuen denbora gehiena, zaintzapean.

Elkarteak dioenez, heriotzaren aurreko egunetan saihetsaldeko mina eta gorotzetan odola zuela jakinarazi zuen presoak. Gainera, erorketa bat izan omen zuen, eta egoeraren larritasuna hainbat modulukidek ere antzeman zutela adierazi dute.

Salhaketaren arabera, uztailaren 20an espetxeko funtzionario baten insistentziarekin lortu zen presoa ospitalera eramatea. Hasieran eskaerari ezezkoa eman zitzaiola diote, baina osasun-egoera ikusita azkenean ospitalera eraman zuten. Presoa gau horretan bertan hil zen.

Erakundeak kritikatu du informazioa ez dela espetxeko zuzendaritzatik iritsi, baizik eta presoa zaintzen aritu ziren beste preso batzuen bidez. Horren harira, espetxeetan gardentasun handiagoa eta kontrol sozial handiagoa eskatu ditu, espetxe barruan gertatzen dena ez dela soilik erakundeen ardura, gizarte osoarena ere badela azpimarratuz.

Salhaketaren ustez, J.J.H.-ren heriotza ez da kasu isolatua, eta azken urteotan Zaballako espetxean izandako zaintzapeko heriotzek espetxe-sistemaren funtzionamenduari buruzko hausnarketa sakona eskatzen dutela adierazi du.

Elkarretaratzea ostegunean

Salhaketa Arabak herritarrak deitu ditu uztailaren 30ean, ostegunean, 12:00etan, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzera, presoaren heriotza salatzeko eta gertatutakoa argitzeko eskatzeko.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana