Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
antepara kalea

Udal gobernuak ez du azaldu zergatik saldu zituen merke Alde Zaharreko bost etxebizitza

2026ko irailaren 23a - 8:30 · gasteiz24

Abuztuaren 18an jakinarazi zuen Gasteizko Udalak Antepara kaleko 10. zenbakiko bloke osoa 365.000 eurotan saldu zuela. Eraikinak bost etxebizitza eta lokal komertzial bat ditu, eta, batez beste, 70.000 euro inguruko prezioa izan zuen etxebizitza bakoitzak.

EH Bilduk eta Elkarrekin taldeek azalpenak eskatu zizkioten atzo udal gobernuari, baina Borja Rodriguez Hirigintza zinegotziak ez zuen oposizioak egindako galderen inguruko azalpen zehatzik eman.

Xabier Ruiz de Larramendi EH Bilduko zinegotziak galdetu zuen zergatik erabaki zuen Udalak etxebizitzak saltzea, “Gasteizek duen etxebizitza arazoa kontuan hartuta”. Bere esanetan, etxebizitza horiek alokairura bideratu zitezkeen, eta gogora ekarri zuen Udalak duela gutxi 98.000 euro gastatu zituela eraikinean konponketak egiten. «Zertarako gastatu 98.000 euro gero etxeak saltzeko?», galdetu zuen.

Oscar Fernandez Elkarrekin taldeko zinegotziak ere kritikatu zuen erabakia. «Sinestezina da etxebizitzak edukitzea eta merke saltzea», adierazi zuen. Gasteizen alokairuko etxebizitza gutxi dagoela nabarmendu zuen, eta udal gobernuari galdetu zion zergatik ez ziren Antepara kaleko etxebizitzak alokairura bideratu, saldu beharrean.

Azalpenak emateko txanda iritsi zenean, Borja Rodríguezek ez zien erantzun oposiziokoak egindako galderei, eta etxebizitzen esleipena egiteko jarraitutako prozedura azaltzera mugatu zen.

Horren aurrean, EH Bilduk eta Elkarrekin taldeek udal gobernuari erantzukizunari ihes egitea egotzi zioten, eta Antepara kaleko etxebizitzen salmentari buruzko azalpen gehiago eskatu zituzten.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check