Gaur irailak 21 ditu, astelehenea da, eta zuetako gehienok jakingo ez duzuen arren, San Mateo eguna da. Hori dela-eta Udalaren bulego gehienak itxita egongo dira. Hala ere, bada salbuespen bat: San Antonioko Herritarren Arretarako Bulegoak ohiko ordutegian emango du zerbitzua.
Izan ere San Mateo Udal Bulegoetako langileen zaindariaren eguna da, eta horregatik ez da aurrez aurreko arretarik egongo gainerako udal bulegoetan.
San Antonio, irekita
San Antonioko bulegoa 9:30etik 15:30era egongo da zabalik, ohiko ordutegian. Beraz, gaur aurrez aurreko udal izapideren bat egin behar duten herritarrek aukera hori izango dute.
Bestalde, 010 Herritarren Arretarako telefonoak zerbitzua ematen jarraituko du, 8:00etatik 20:00etara. Udaleko izapide asko, gainera, egoitza elektronikoaren bidez egin daitezke.

