Udako irteera operazioa martxan dela, Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritzak gidariei kontuz ibiltzeko eskatu die, N-622 errepidean, N-1erako lotunean, Madrilerako noranzkoan, trafiko pilaketak sortzen ari direlako.
Gaur, uztailaren 31n, jai eguna da Bizkaian eta Gipuzkoan, eta horrek ibilgailu kopurua nabarmen handitu du errepideetan. Gainera, abuztuko oporren hasierarekin bat eginda, asteburuko irteera operazioak milaka joan-etorri eragingo ditu Arabako bide nagusietan.
Trafiko Zuzendaritzak gomendatu du abiadura egokitzea, segurtasun tartea mantentzea eta pazientziaz gidatzea, pilaketek eta geldialdiek istripuak izateko arriskua handitu baitezakete. Era berean, gogorarazi du asteburu honetan trafiko handiena espero dela Euskadiko sarbide eta irteera nagusietan.
Trafiko kamerak
Trafiko Zuzendaritzaren webgunera joan daiteke trafiko kamerak ikusteko eta errepedieen egoera ezagutzeko.
