Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai

2026ko irailaren 7a - 9:16 · gasteiz24

Baskoniak eta Bilbao Basketek Euskal Kopako titulua jokatuko dute irailaren 15ean Mendizorrotzeko kiroldegi mitikoan. Partida 18:00etan hasiko da, hasieran aurreikusitakoa baino ordubete lehenago.

Partida 19:00etan jokatzekoa zen, baina Alavesek eta Valènciak 20:00etan jokatuko dute elkarren kontra, beraz hasiera ordua aurreratu egin da futbol partidarekin bat ez egiteko.

2020ko irailaren 5ean jokatu zen azken aldiz txapelketa Mendizorrotzan, orduko hartan Baskoniak Bilbao Basket gainditu zuen, 87-77.

Mendizorrotza, Baskoniaren etxe historikoa

Partidak badu osagai berezi bat. Mendizorrotza ez da edozein kantxa Baskoniarentzat. Buesa Arenara joan baino lehen Gasteizko taldeak urte luzez jokatu zuen bertan, eta klubaren historiako garai garrantzitsuenetako asko kiroldegi horretan bizi izan ziren.

Leongo azken partidaren ondoren, beste proba bat

Aurredenboraldiko azken neurketa Real Madrilen aurka Leonen (Espainia) izan zen eta madrildarrek garaipen erosoa lortu zuten, 121-80. Edonola ere kontuan izan behar da Baskoniak soilik lehen taldeko sei jokalari kantxaratu zituela.

Baskonia da Euskal Kopako nagusia

Baskoniak nagusitasun handia erakutsi du Euskal Koparen historian. Gorri-urdinek taldeak zazpi aldiz irabazi dutetitulua, eta Bilbao Basketek lau aldiz.

Sarrerak salgai

Partidarako sarrerak Euskal Federazioaren webgunearen bidez eskura daitezke 10 eurotan.

https://euskalkopa.entradas.plus/entradas/eu/comprarEvento?idEvento=21752

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check