Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Real Madrid azaroaren 15ean, Bilbo Basket urtarrilean eta Barça maiatzean

2026ko abuztuaren 12a - 11:28 · gasteiz24

Baskoniak Burgosen hasiko du 2026-27ko Liga Endesa. Galbiatiren taldeak irailaren 27an jokatuko du denboraldiko lehen partida, Recoletas Salud San Pablo Burgosen aurka kanpoan eta Astebete geroago, berriz, Buesa Arenan estreinatuko da, FIATC Gironaren aurka.

ACBk dagoeneko argitaratu du Liga Endesako 34 jardunaldietako egutegi osoa. Baskoniak guztira 17 partida etxean eta beste 17 kanpoan jokatuko ditu. Fase erregularra maiatzaren 21, 22 edo 23an amaituko du Lugon, Río Breogánen aurka.

Baskoniaren egutegi osoa

JardunaldiaDataPartida
1Irailak 27Recoletas Salud San Pablo Burgos – Baskonia
2Urriak 4Baskonia – FIATC Girona
3Urriak 11Baskonia – Asisa Joventut
4Urriak 18La Laguna Tenerife – Baskonia
5Urriak 25Valencia Basket – Baskonia
6Azaroak 1Baskonia – Kids&Us Manresa
7Azaroak 7iLERNA Lleida – Baskonia
8Azaroak 15Baskonia – Real Madrid
9Azaroak 22Surne Bilbao – Baskonia
10Abenduak 6Baskonia – UCAM Murcia
11Abenduak 8Baskonia – Monbus Obradoiro
12Abenduak 13Leyma Coruña – Baskonia
13Abenduak 20Baskonia – MoraBanc Andorra
14Abenduak 27Baskonia – Río Breogán
15Urtarrilak 6Casademont Zaragoza – Baskonia
16Urtarrilak 3Barça – Baskonia
17Urtarrilak 10Baskonia – Unicaja
18Urtarrilak 17Kids&Us Manresa – Baskonia
19Urtarrilak 24Monbus Obradoiro – Baskonia
20Urtarrilak 30Baskonia – Surne Bilbao
21Otsailak 7Real Madrid – Baskonia
22Otsailak 13Baskonia – Recoletas Salud San Pablo Burgos
23Martxoak 6Baskonia – iLERNA Lleida
24Martxoak 14UCAM Murcia – Baskonia
25Martxoak 20Unicaja – Baskonia
26Martxoak 28Baskonia – Casademont Zaragoza
27Apirilak 4Baskonia – Valencia Basket
28Apirilak 10MoraBanc Andorra – Baskonia
29Apirilak 18FIATC Girona – Baskonia
30Apirilak 25Baskonia – Leyma Coruña
31Maiatzak 2Asisa Joventut – Baskonia
32Maiatzak 8Baskonia – Barça
33Maiatzak 15Baskonia – La Laguna Tenerife
34Maiatzak 21, 22 edo 23Río Breogán – Baskonia

Iturria: ACBren egutegi ofiziala.

Partida handiak Buesa Arenan

Gasteizko zaleek hainbat hitzordu garrantzitsu izango dituzte denboraldian zehar. Real Madril azaroaren 15ean iritsiko da Buesa Arenara, eta Surne Bilbao urtarrilaren 30ean izango da Gasteizen.

Bigarren itzulian, gainera, Barça maiatzaren 8an izango da Buesa Arenan. Aurretik, Baskoniak etxean hartuko ditu Valencia Basket, Unicaja, Joventut, Manresa eta beste hainbat aurkari.

Burgosen hasiera eta Lugon amaiera

Baskoniaren ibilbidea Burgosen hasiko da irailaren 27an, eta fase erregularreko azken partida, berriz, Río Breogánen aurka izango da Lugon, maiatzaren 21, 22 edo 23ko asteburuan.

Bi derbi ere izango dira denboraldian: lehenengoa azaroaren 22an Bilbon, eta bigarrena urtarrilaren 30ean Gasteizen.

Liga Endesako fase erregularrak 34 jardunaldi izango ditu, eta Playoffa maiatzaren 25etik aurrera hasiko da.

Euroliga

Gogoan izan Euroligako egutegia ere ezaguna dela dagoeneko, irailaren 24an hasiko da

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana