Gasteiz Hiribidean bizikletaz edo patinetez ibiltzen bazara, adi. Udaltzaingoa isunak jartzen hasi da bidegorri zaharrean edo espaloiaren gainetik pasatzen direnei.
Izan ere dagoeneko amaitu dira obrak Tomas Zumarraga eta Justizia Jauregiaren arteko eremuan eta espaloian zegoen bidegorria errepidera eraman dute.
Oinezkoen eta txirrindularien arteko arazoak konpondu nahi zituen Udalak obrekin, eta orain, jakina, beharrezkoa da bizikletek eta patineteek espaloia uztea.
Udaltzaingoak azaldu du oraindik ere erabiltzaile askok bide zaharretik jarraitzen dutela, eta espaloitik bizikletaz edo patinetez ibiltzea arau-haustea dela.
Beraz, kontuz Gasteiz Hiribidetik bizikletarekin pasatzen bazara: bide zaharra ez da jada bizikletentzat, eta Udaltzaingoa isunak jartzen ari da. Nafarroako Errege-Eginak kalean ere aplikatzen ari dira nerri bera, hor ere obrak egin baitira.
