One Piece zaleek badute beste aitzakia bat Netflix pizteko: LEGO One Piece euskaraz ikus daiteke plataforman. Animaziozko berezi berria irailaren 29an estreinatu zen, eta dagoeneko euskarazko katalogoan dago.
Oraingo honetan, Luffy, Nami, Zoro, Usopp eta gainerako Lastozko Txapelak LEGO piezekin berreraiki dituzte, eta jatorrizko One Piece istorioei ikuspegi umoretsuagoa eman diete. Netflixek azaldu duenez, bi zatiko berezia da, eta lehenengo bi denboraldietako abenturak LEGO formatuan kontatzen ditu.
Guztira bi atal ditu: lehenengoak East Bluetik abiatzen den taldearen sorrera kontatzen du, eta bigarrenak Grand Line aldera egiten du jauzi. Atalek 32 eta 33 minutu inguru irauten dute.
Beraz, One Piece gustuko baduzu, edo etxean haurrek seriea maite badute, zergatik ez euskaraz ikusi? Netflixen hizkuntza-aukeretan euskara hautatu eta Lastozko Txapelen abenturaz gozatzeko aukera dago.
Euskarazko ikus-entzunezko eskaintza handitzen ari da, eta horrelako aukerak erabiltzea ere gure esku dago. Beraz, gaurko plana: manta, telebista eta… One Piece euskaraz! 🏴☠️🧱

