Udal Gobernuak eta Elkarrekin taldeak akordioa lortu dute turismo-egonaldien gaineko tasa ezartzeko. Neurria 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Gasteizen 5 izarreko hotel batean edo erabilera turistikoko etxebizitza batean ostatu hartzen duten turistek 6,50 euroko tasa ordaindu beharko dute egonaldi bakoitzeko. Neurriak, beraz, Gran Hotel Lakua bezalako 5 izarreko establezimenduetan eta Airbnb moduko plataformen bidez eskaintzen diren etxebizitza turistikoetan ostatu hartzen duten bisitariei eragingo die.
Gasteizen, gaur egun, 5 izarreko hotel bakarra dago: Gran Hotel Lakua. Hala, hotel horretan ostatu hartzen duen turistak berak ordainduko du tasa berria.
Zenbatekoa 6,50 eurokoa izango da turista bakoitzeko eta egonaldi bakoitzeko, eta gehienez sei egonalditan aplikatuko da. Beraz, ez da 6,50 euro ordainduko gau bakoitzeko.
Udal Gobernuak eta Elkarrekin taldeak akordioa lortu dute zerga berria onartzeko. Bihar, irailak 23, Ogasun Batzordean eztabaidatuko da, eta irailaren amaierako osoko bilkuran egingo da behin-behineko onespena. Ondoren, behin betiko onespena azaroan egitea aurreikusten da, eta tasa 2027ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean.
Argazkia: Zarateman
