Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
Erdi Aroko azoka

Komeriak Alde Zaharrean aparkatzeko! Erdi Aroko azoka prestatzen hasi dira

2026ko irailaren 22a - 9:17 · gasteiz24

Asteburu honetan ospatuko da Alde Zaharrean Erdi Aroko Azokaren XXIII. edizioa, irailaren 25etik 27ra. Eta urtero moduan ekitaldiak aldaketa handiak eragingo ditu trafikoan eta aparkalekuetan.

Udalak jakinarazi duenez, irailaren 24ko 08:00etatik 28ko 08:00etara hainbat kale itxita egongo dira ibilgailuentzat. Besteak beste, Aihotz plaza, San Bizente aldapa, Frai Zacarias Martinez, Santa Maria, Eskola, Gasteiz kalea, Arkupeko ibilbidea, Goiuriko plaza eta Buruileria plaza izango dira itxieren artean.

Gainera, San Frantzisko kalea irailaren 25eko 16:00etatik 29ko 23:00etara itxita egongo da trafikorako, salbuespen batzuekin.

Aparkatzeko ere aldaketak

Azokak eragina izango du aparkalekuetan ere. Etxauri plazan ezin izango da aparkatu irailaren 22ko 08:00etatik 28ko 08:00etara. Aldabeko aparkalekua ere itxita egongo da epe berean, antolakuntzako ibilgailuentzat gordeta.

Bestalde, azokaren eraginpeko eremuko bizilagunek TAOko plaza urdin eta berdeetan doan aparkatu ahal izango dute irailaren 21etik 28ra, aparkatzeko zailtasunak konpentsatzeko.

Zamalanak 07:30etik 10:30era egin ahal izango dira irailaren 25ean, 26an eta 27an.

Udalak herritarrei eskatu die, ahal den neurrian, auto pribatua ez erabiltzeko Alde Zaharrean eta azokara garraio publikoan, oinez edo bizikletaz joateko.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check