Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan izena emateko epea

2026ko abuztuaren 24a - 11:25 · gasteiz24

Etzidamo, abuztuaren 27an, irekiko da Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioan 2026-2027 ikasturtean matrikulatzeko bigarren epea. Arautu gabeko irakaskuntzek (Kontaktua eta Aurredantza, 5-7 urte) ez dute sarrera-probarik behar, eta, beraz, matrikula irekita egongo da libre dauden plazak bete arte.

Aitzitik, Oinarrizko Irakaskuntzetan eta Ikasketa Profesionaletan (arautuak) sartzeko, sarrera-probak egin behar dira, irailaren lehen astean. Proba horietarako izen-ematea irailaren 1era arte egongo da zabalik. Behin gaindituta, matrikula egin ahal izango da. Azpimarratzekoa da Oinarrizko Irakaskuntzen lehen ikasturtea beteta dagoela.

Interesa duten familiek irakaskuntza ez-arautuetarako matrikula egin ahal izango dute, bai eta ikasketa arautuen probetan izena eman ere, ikastetxeko idazkaritzan 9:00etatik 14:30era, herritarren arretarako bulegoetan eta online.

Informazio gehiago udal-webgunean.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check