Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
Javier Hurtado

Javier Hurtado, PSOEren Arabako hautagaia Espainiako Kongresurako

2026ko urriaren 13a - 10:18 · gasteiz24

Javier Hurtado izango da Espainiako Alderdi Sozialistaren Arabako hautagaia azaroaren 29ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua da eta horretaz gain, Arabako sozialisten idazkari nagusia ere bada.

PSOEren erabakiak ondorioak izango ditu Eusko Jaurlaritzan, izan ere alderdiaren oinarriek hautagaitza berretsiz gero, Hurtadok sailburu kargua utzi beharko du, eta horrek Pradalesen gobernuaren lehen berrantolaketa ekarriko du.

PSOEren Arabako zuzendaritzak Hurtadoren esperientzia instituzionala, negoziatzeko gaitasuna eta lurraldearekiko lotura nabarmendu ditu hautua azaltzeko. Alderdiaren arabera, hautagaiak Arabako interesak Madrilen defendatzeko ardura hartuko du.

Esperientzia instituzionala

Hurtado 2020tik da Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua. Karguari eutsi dio Iñigo Urkulluren zein Imanol Pradalesen gobernuetan.

Aurretik, Arabako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren diputatua izan zen, 2019tik 2020ra. Espainiako Gobernuan ere aritu zen lanean: 2009tik 2011ra, José Blanco Sustapen ministroaren kabineteko zuzendari nagusia izan zen.

Zuzenbidean eta Zientzia Politikoetan lizentziatua da, eta 2000. urtean hasi zuen militante sozialista gisa ibilbidea.

Euskara

Javier Hurtadok ez daki euskaraz eta euskararen eskakizunen kontra hitz egin izan du.

Arabako hauteskundeetarako beste hautagaiak

Hurtadoren izendapen-proposamenarekin, alderdi nagusietako hainbat izen ari dira kokatzen azaroaren 29ko hauteskundeetarako. PPren hautagaia Iñaki Oiartzabal da, eta EAJk Gorka Urtaran proposatu du. EH Bilduk oraindik ez du jakinarazi nor izango den haren hautagaia.

Hurtadoren hautagaitza alderdiaren barne-organoek berretsi beharko dute datozen egunetan.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check