Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Jaiak eta Memoria. Ehundaka lagun elkartu dira Martxoak 3a gogoratzeko

2026ko abuztuaren 6a - 19:10 · gasteiz24

Ehundaka lagunek bat egin dute gaur arratsaldean Katedral Berriaren aurrean Martxoak 3 Elkarteak antolatutako Jaia eta Memoria ekitaldiarekin. Izan ere aurten 50 urte bete ziren Espainiako Poliziak eragindako sarraskitik, eta urte hartako abuztuaren 6an iritsi ziren Gasteizera azken presoak, aurreko egunean Carabanchelgo espetxetik atera eta gero.

Ekitaldian gogora ekarri dute urte hartako jaiak ez zirela ospatu, nahiz eta agintari frankistek eta orduko prentsak normaltasun itxura eman nahi zuten. Garai hartako Zeledon, Juan Luis Isasi, ez zen Andre Mari Zurira joan abuztuaren 4an. Gaur egungoa ordea bai, Iñaki Kerejazu, ekitaldira hurbildu da eta ahotsa urratuta zuela eta urduri zegoela aitortuta “Gora martxoak hiru” ohikatu du.

Ekitaldian zehar “policía asesina” eta “herriak ez du barkatuko” oihuak entzun dira. Hizlarien hori nabarmendu dute, gertatutako ez dela ahaztu behar eta gasteiztarrek orduan eta orain emandako babesa aitortu dute.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check