Hotza pasa duzu goizean? Normala. Forondako AEMET estazioak 5,5 ºC neurtu ditu gaur goizeko 06:30ean. Azken hiru hilabeteetako tenperaturarik hotzena, izan ere ekainetik ez ginen jaisten 6 graduetatik.
Azken aldia ekainaren 12an izan zen, orduan 5,4 ºC erregistratu ziren Forondako estazioan. Are gehiago, uztailaren 7tik abuztuaren 22ra ez zela 10 ºC-tik behera egin. Abuztuaren 22an 8,8º neurtu ziren.
Orain irailean sartuta, goizak freskoagoak dira, nahiz eta datozen egunetan tenperaturak berriro gora egitea espero den.
Udan, gainera, beste muturra bizi izan dugu: 28 aldiz 35 ºC edo gehiago izan dira, eta hiru aldiz 40 ºC-ren langa gainditu da.
Eta euriari dagokionez, egoerak ez du hobera egin: prezipitazio falta handia da eta lehorteak jarraitzen du Araban.
