Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Hauek izango dira aurtengo Zeledon eta Edurne txikiak

2026ko uztailaren 29a - 12:54 · gasteiz24

Gasteizek baditu jada 2026ko Andre Maria Zuriaren jaietako Edurne eta Zeledon Txiki. Aurtengo protagonistak Haizea Lauzurica eta Ekain González izango dira, biak 12 urtekoak, eta abuztuaren 7an haurrei eskainitako eguneko ekitaldi nagusian hartuko dute parte.

Haizea Bereziak kuadrillako neska da, eta Ekain, berriz, Los Desiguales kuadrillako blusa. Bi gazteek gaur jaso dituzte jaietan eramango dituzten aterkiak eta ardo-zahatoa, Maider Etxebarria alkatearen eta Sonia Díaz de Corcuera Kultura zinegotziaren eskutik.

Ekitaldian, alkateak zorionak eman dizkie eta “abentura” berezi honetaz gozatzeko deia egin die. Etxebarriaren hitzetan, bi gazteek jaiak «barru-barrutik sentitzen dituztenek bakarrik bizi duten erantzukizun eta ilusioarekin» biziko dute esperientzia.

Abuztuaren 7a Gasteizko jaietako egunik berezienetako bat da txikienentzat. Egun osoan zehar haurrei zuzendutako jarduerak, jolasak eta musika izango dira protagonista, eta Edurne eta Zeledon Txikik emango diote kolore berezia ospakizunari.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check