Maider Etxebarria alkatea Guardia Zibilak Sansomendin duen kuartelean izan zen atzo Espainiako indar polizialaren festan.
Ahumadako dukeak sortutako erakunde armatuak bere zaindariaren eguna ospatu zuen atzo, eta ekitaldira bertaratu zen Gasteizko alkatea. Etxebarriak eskerrak eman zizkien “egunero egiten duten lanagatik” eta “herritarrekiko erakusten duzuen gertutasunagatik”.

