Irailak 22, asteartea, Autorik Gabeko Eguna izango da, eta horren harira garraio publikoa doakoa izango da Gasteizen zein Araban.
Gasteizen, TUVISAko autobus guztiak eta tranbia doan erabili ahal izango dira egun osoan zehar. Eta tranbian ere berdin, izan ere Euskotrenek jakinarazi duenez ez da ezer ordaindu beharko.
Neurria Alavabus zerbitzura ere zabalduko da, Alavabuseko 1etik 16ra bitarteko lineak, 18 eta 19 lineak eta garraio komarkalak doan izango dira irailaren 22an.
Mugikortasun jasangarria sustatzeko eguna
Autorik Gabeko Egunaren helburua herritarrek auto pribatua etxean utzi eta autobusa, tranbia, bizikleta edo oinezko desplazamenduak bezalako alternatibak erabiltzea sustatzea da.
barruan aplikatuko
