Furgoneta bat irauli da gaur goizean tranbiaren kontra talka egin eta gero Abetxukuko errotondan. Suhiltzaileak istripu tokira bertaratu dira, izan ere tranbia burdinbidetik atera da kolpearen eraginez. Lekuko batzuen arabera furgoneta ez da gelditu semaforoan eta horregatik gertatu da istripua, hala ere ikerketa egin beharko da dena argitu ahal izateko.
Tranbiaren zerbitzua etenda dago.



