Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Espainian topatu dituzte jaien hasieran lapurtutako 44 telefono

2026ko abuztuaren 11a - 11:26 · gasteiz24

Bost pertsona atxilotu dituz Espainiako Poliziak Alcobendasen (Madril), 44 telefono mugikor lapurtuta zeramatzatela. Gailuak Gasteizko jaietan lapurtu zituzten, abuztuaren 4an, beti ere informazio ofizialaren arabera.

Abuztuaren 5eko goizaldeko 05:30ean atxilotu zituzten ustezko lapurrak Alcobendasen lapurretak eta ibilgailuen lapurretak prebenitzeko egindako kontrol batean. Poliziek ibilgailu bat geldiarazi zuten eta barrukoen jarrerak susmoak piztu ondoren autoa miatu zuten.

Maletategian 44 telefono mugikor aurkitu zituzten, gehienak goi-mailakoak. Telefonoak aluminiozko paperez bilduta zeuden, hainbat geruzatan, eta gehienak piztuta zeuden, baina SIM txartelak kenduta zituzten.

Poliziaren lehen egiaztapenek Gasteizera eraman zuten ikerketa, izan ere jabe gehienak Gasteizkoak ziren, eta poliziek ondorioztatu zuten gailuak aurreko egunean, abuztuaren 4an lapurtu zituztela. Egun horretan gutxienez 23 pertsonak mugikorraren lapurreta salatu zuten.

Atxilotutako bost lagunek ez zuten dokumentaziorik gainean, eta ibilgailua beste pertsona baten izenean zegoen. Poliziaren arabera, ezin izan zuten mugikorren jatorria azaldu eta emandako azalpenak ez ziren koherenteak izan.

Gainera, eta beti ere poliziaren arabera, atxilotutakoek aurrekariak dituzte antzeko gertakariengatik, eta udako hilabeteetan Espainiako hainbat herritako jaietara bidaiatzen omen zuten, bertan herritarren ondasunak lapurtzeko.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check