Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Desioaren bideak

2026ko abuztuaren 14a - 11:49 · gasteiz24

Belarraren gainean agertzen diren bidezidor txiki horiek ez dira kasualitatea. Baten batek bide laburragoa aukeratu zuen behin batetik bestera joaten, eta haren atzetik beste bat pasa zen, eta ondoren beste bat… Eta egunen batean lurrean arrasto bat geratu zen, desioaren bide bat.

Horiek dira desioaren bideak, horrela sortzen dira. Gasteizen asko ditu, eta askotan Udalak hiritartu egiten ditu behin bidea sortu eta gero, esate baterako Katedral Berriko lorategiak eta Marianistas lotzen dituena. (Google Maps-etik hartutako irudia).

Bada, Seminariotik gertu, Balentin Berriotxokoa kalean beste bat dago, eta horko hori guztiz hiritartatuta ez badago ere Gasteizko Udalak zaindu egiten du. Belarra mozten dute oinezkoak arazorik ibil daitezen. Egunen batean etxebizitzak edo beste era bateko eraikinak altxatuko dituzte hor, baina bitartean jendeak desioaren bideak sortuko ditu.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana