Manuel Iradier eta Errioxa kaleek bat egiten duten tokian dago Anden taberna, eta hortxe bertan gaur iluntzeko 20:30ean Zuridonna jaitsiera izango da, jaien hasiera alternatibo eta irreberentea.
Carmen San Esteban aktoreak emakumeen Gasteizko jaietan duten protagonismoa aldarrikatuko du “umore onez”, urtero moduan.
Ondoren Aldakan taldearen kontzertua izango da.
