Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Bi lagun atxilotuta Arkaiaten droga trafikoan aritzea leporatuta

2026ko irailaren 11a - 11:05 · gasteiz24

Udaltzaingoak 40 urteko gizon bat eta 37 urteko emakume bat atxilotu ditu Arkaiate auzoan, droga-trafikoarekin lotutako delitu baten ustezko egileak direlakoan.

Udaltzaingoaren Ikerketa Delituen Atalak egindako operazioaren barruan, etxebizitza bat eta hiru ibilgailu miatu dituzte. Operazioan, guztira, 82 gramo kokaina eta 153 gramo haxix aurkitu dituzte.

Horrez gain, droga pisatzeko eta dosiak prestatu eta banatzeko hainbat tresna eta 2.400 euro eskudirutan ere atzeman dituzte.

Bi atxilotuak Agirrelandako polizia-etxera eraman zituzten eta, dagozkion izapideak amaituta, epailearen esku utzi dituzte.

Operazioa oraindik zabalik dago, eta atxiloketa gehiago ez dira baztertzen, Udaltzaingoak jakinarazi duenez.

Albiste hau osatzeko Udaltzaingoak emandako informazioa erabili dugu, Gasteiz24k ezin izan du ezer baieztatu.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check