Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Bi gizon atxilotu zituzten atzo Simon de Anda kaleko denda batean lapurtzeagatik

2026ko abuztuaren 13a - 12:15 · gasteiz24

Baina ez zen batera gertatu. Lehena eguerdian izan zen, 092 telefonoan dei bat jaso zuten 29 urteko gizon bat zinpeko zaintzaileak erasotzen ari zelako supemerkatuko aparkalekuan gauza batzuk ordaindu gabe zihoala ohartarazi eta gero, beti ere poliziak emandako bertsioaren arabera. Udaltzainak iritsi zirenean borrokan ari zirenak banandu zituzten eta gertatutakoa argitu eta gero gizona atxilotu egin zuten.

Bigarrena bi ordu geroago izan zen, 25 urteko beste gizon bat botila batzuk arropan ezkutatuta eramaten saiatu zelako. Lapurtutakoa itzultzeko eskatu zioten eta indarrez erantzun zuen, lurrera bota zuen langilea eta botila bat apurtu egin zen.

Istripua Artapaduran

Hiru pertsona zauritu dira gaur goizaldean Gasteizen, Artapadura eta La Peña kaleen arteko bidegurutzean izandako trafiko-istripu batean. Ezbeharra 05:00ak baino lehentxeago gertatu da, bi ibilgailuk talka egin eta horietako batek irauli egin ondoren.

Zaurituen artean ibilgailuetako baten gidaria dago, 19 urteko gizonezkoa, eta ospitalera eraman behar izan dute. Haren alboan zihoan 22 urteko beste gizon bat ere zauritu da. Beste ibilgailuko gidariak, 50 urteko emakume batek, ere zauriak izan ditu.

Udaltzaingoaren arabera, bi ibilgailuen arteko alboko talka izan da istripuaren arrazoia, eta talkaren ondorioz lehenengo ibilgailua irauli egin da.

Olarizu mendian erreskatea

Bestale suhiltzaileek Olarizura eklipsea igo zen pertsona bat lagundu behar izan zuten. Menditik jaisterakoan indarrik gabe geratu zen hanketan eta etxeraino lagundu zute.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana