Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Bi gazte atxilotu dituzte ustezko sexu-erasoengatik

2026ko irailaren 22a - 11:07 · gasteiz24

Ertzaintzak 20 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Gasteizen, irailaren 1eko gauean bi emakumeren aurka etxebizitza batean ustez egindako sexu-erasoengatik. Biak gaur, asteartea, jarri dituzte Gasteizko Guardiako Epaitegiaren esku.

Ertzaintzaren arabera, 44 eta 31 urteko bi emakume Gasteizko erdialdean zeuden irailaren 1ean, lo egiteko leku baten bila, eta bi gazteek euren etxera joateko aukera eskaini zieten.

Emakumeek gazteen gonbidapena onartu zuten eta etxebizitzara iritsi zirenean sexu-erasoak jasan zituzten, haien baimenik gabe.

Ertzaintzak handik egun batzuetara izan zuen gertatutakoaren berri, Gurutze Gorriaren Biktimei Arreta Emateko Zerbitzuaren bidez. Ikerketa abiarazi zuen Ertzaintzak eta ertzainek bi gazteak identifikatzea lortu zuten. Atzo atxilotu zituzten, bakoitzari ustezko sexu-eraso delitu bana egotzita.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi atxilotuak magrebtar jatorrikoak dira eta aurretik hiru aldiz atxilotu edo ikertu dituzte.

Oharra: Informazio hau osatzeko Ertzaintzak berak zabaldutako bertsioa bakarrik erabili dugu.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check