Tuvisaren 3 lineako autobus batek oinezko bat harrapatu du gaur eguerdian Zaramaga kalean, Betoñuko Atearekin bat egiten duen tokian, Mercadonatik gertu. Anbulantzia eta polizia asko hurbildu dira istripua izan den tokira.
Oinezkoa hil egin da autobusaren azpian geratu ondoren. Poliziek inguruko denda eta saltokien segurtasun kameren grabazioak eskatu dituzte zer gertatu den argitzeko.

