Euskal gehiengo sindikalak deitutako greba orokorra azaroaren 11n izango da, Espaniako hauteskundeak hasteko bezperan.
Gauzak horrela, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek deitutako mobilizazioak bat egingo du Espainiako sindikatuek proposatuko datarekin.
ELAren arabera “Gasteizko eta Iruñeko Gobernuek, baita espainiar Gobernuak ere, orain arte garatu izan dituzten politikak goitik behera aldatu behar dira”. Eta gehitu dute ez dela onargarria “politika publikoaren xedea jabeen, eraikuntza enpresen eta funts putreen errentagarritasuna izatea”.
LABen ustez, “etxebizitza eskubidearen eta soldata duinaren aldeko borroka, langileon bizi baldintza duinen aldeko borroka ez ezik, agenda erreakzionarioari aurre egiteko errezeta ere bada” eta “etxebizitza larrialdiari” aurre egiteko neurriak eskatu dituzte.
