Baskonia-Alavésen Gasteizko dendan euskarak bigarren mailako tokia du. Taldeek hirian duten dendan sartuta, kartel eta mezu gehienak gaztelania hutsean daude, eta euskarazko presentzia oso mugatua da.
Egoera bereziki agerian geratzen da kanpaina berrirako taldeek aukeratu dituzten karteletan. Eslogan nagusia gaztelaniaz agertzen da, letra handiz eta kartelaren protagonismo guztiarekin. Euskarazko bertsioa, berriz, behealdean eta nabarmen txikiago, ia bigarren mailako informazio gisa.
Ez da kartel bakar baten kontua. Dendan zehar euskarazko erreferentziak aurkitzea zaila da, eta gaztelania da bezeroari begira erabiltzen den hizkuntza nagusia.
Baskonia eta Alavés dira Arabako kirolaren bi ikur nagusieako eta Gasteizen presentzia publikoa handia dute. Horregatik, haien dendan erabiltzen den hizkuntza-irudiak ere arreta ematen du, batez ere euskararen normalizazioan aurrera egin nahi duen hiri batean.
Publizitate kanpainetan bi hizkuntzak agertzen direnean ez daude maila berean: gaztelania da lehen begiratuan ikusten dena, eta euskara haren azpian dago.
Oraingoz argi dago, Alavesek txartel gorria eta Baskoniak teknika merezi dute.





