2026ko abuztuaren 12a egun historikoa izango da Gasteizen. Mende bat baino gehiago igaro ondoren, Gasteizen eguzki-eklipse osoa ikusi ahal izango da, eta minutu batez inguru eguna gau bihurtuko da. Izan ere Gasteizen izandako azkena 1905ean gertatu zen.
Zein ordutan izango da?
Gasteizen eklipsea 19:32 inguruan hasiko da. Une ikusgarriena 20:28an iritsiko da, Ilargiak Eguzkia erabat estaliko duenean. Osotasunak 62 segundo inguru iraungo du, eta fenomenoa 21:20 aldera amaituko da, Eguzkia sartzen ari den unean.
Non ikusi Gasteizen?
Adituek gomendatzen dute mendebaldera ikuspegi garbia duten tokiak aukeratzea, Eguzkia oso baxu egongo baita zerumugan.
Gasteizen eta inguruan aukera on batzuk hauek dira:
- Olarizuko gaina.
- Armentiako zelaiak.
- Salburuko gune irekiak.
- Gasteizko Eraztun Berdeko mendebaldera begirako eremuak.
- Hirigunetik kanpoko zelai irekiak, mendebaldeko ikuspegia oztoporik gabe dutenak.
Zenbat eta mendebaldera ikusmira garbiagoa izan, orduan eta hobea izango da esperientzia.
Begiak babestu
Eklipsea ikusteko homologatutako eguzki-betaurrekoak erabiltzea ezinbestekoa izango da fase partzial guztietan. Babesik gabe Eguzkiari zuzenean begiratzeak ikusmenean kalte iraunkorrak eragin ditzake. Babesa kendu ahal izango da soilik osotasunak irauten duen segundo gutxietan.
Hurrengo eklipseakHurrengo eklipseak Gasteizen
2026koa ez da azken aukera izango, baina bai ikusgarriena. Gasteizen ikusiko diren hurrengo eguzki-eklipse nagusiak hauek izango dira:
2027ko abuztuaren 2a: eguzki-eklipse partziala izango da Gasteizen. Eguzkiaren %75 ingurua estaliko du Ilargiak.
2028ko urtarrilaren 26a: beste eguzki-eklipse partzial bat izango da. Kasu honetan, Eguzkiaren %30 inguru estaliko da Gasteiztik ikusita.
