Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik

2026ko urriaren 20a - 9:48 · gasteiz24

Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusietako batzuk ez dira behar bezala funtzionatzen ari gaur goizetik. Euskadi.eus, Osakidetzaren eta Euskalmeten webguneak, edo Trafikoaren ataria, besteak beste.

Arazoa goizeko 06:30 inguruan hasi da, Euskadi.eus-en hodeiko azpiegituran izandako gorabehera baten ondorioz. Matxurak kate-erreakzioa eragin du azpiegitura horren mende dauden beste webgune batzuetan.

Hitzordu medikoak eta bestelako izapideak, kaltetuta

Gorabeherak herritarrei eragiten die, hainbat zerbitzu telematiko erabiltzea eragozten duelako. Besteak beste, Osakidetzan medikuarentzako hitzordua hartzea edo Trafikoaren bidez isunak ordaintzea ezinezkoa izan daiteke zerbitzuak berrezarri arte.

Lanbide eta Jaurlaritzaren beste atari batzuetan ere arazoak izan daitezke, azpiegitura informatiko partekatuen menpe dauden zerbitzuen arabera.

EJIEko teknikariak lanean ari dira zerbitzuak lehenbailehen berrezartzeko. Hala ere, Jaurlaritzaren arabera, normaltasuna berreskuratzeak hainbat ordu iraun ditzake.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check