Bost urteko etenaldiaren ondoren gaur itzuliko da Gasteizko Liburu Azoka. Liburuaren eta irakurketaren hitzordua urriaren 8tik 12ra izango da, Floridako parkean, eta ia 30 idazle eta zortzi liburu-denda bilduko ditu.
Formatu, kokaleku eta data berriekin itzuliko da azoka, izan ere Floridako pasealekuan jarriko dituzte postuak, Ignacio Aldekoa Kultur Etxearen eta Senda pasealekuaren arteko eremuan.
Karmele Jaio eta Larrua, gaurko protagonistak
Inaugurazioa gaur arratsaldeko 18:00etan izango da. Ekitaldian Karmele Jaio idazlea eta Larrua dantza konpainia izango dira protagonistak. Ondoren, Jaiok liburuak sinatuko ditu.
Azokak iraungo duen bost egunetan literaturarekin lotutako hainbat jarduera izango ditu: liburu-aurkezpenak, sinadurak, haurrentzako ekintzak, musika, poesia eta familientzako proposamenak.
Zortzi liburu-denda eta %10eko deskontua
Gasteizko zortzi liburu-dendak izango dituzte postuak: Anegón, Arlekin, Astrolibros, Elkar, Liburutopia, Omega, Saga Liburudenda eta Zuloa. Gainera, azokak irauten duen bitartean, liburuak %10eko deskontuarekin erosi ahal izango dira.
Urriaren 12ra arte
Azokak urriaren 12an itxiko ditu ateak. Egun horretan, besteak beste, Mikel Santiagok parte hartuko du elkarrizketa eta sinadura batean.
Beste izen ezagun batzuk ere izango dira programan, hala nola Katixa Agirre, Carmen Mola, Ibon Martín, Mikel Santiago, Andrea Longarela eta Karmele Jaio.
Hemen kontsultatu dezakezu egitaraua.

