Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu
Txirrista

Izotz-pista itzuliko da Gabonetan, baina txirristarik gabe

2026ko irailaren 28a - 10:59 · gasteiz24

Aurtengo Gabonetan Florida parkeko izotz-pistaz gozatu ahal izango dute gasteiztarrek, baina txirristarik gabe geratuko dira.

Izan ere hori da aurtengo albistea, zer ez den egongo: txirrista.

Udalak azaldu du erabakia aurreko kanpainako erabileraren beherakadarekin lotuta dagoela: %68 jaitsi zen erabiltzaile kopurua. Horren ondorioz, Kirol Zerbitzuak ez du txirrista kontratu berrian sartu.

700 metro koadroko izotz-pista

Izotz-pista nagusiak gutxienez 700 metro koadro izango ditu, eta izotz naturala erabiliko da. Haurrentzat edo patinatzen ikasten ari direnentzat beste eremu bat egongo da, gutxienez 75 metro koadrokoa, hesi bidez pista nagusitik bereizita.

Ordutegia 10:30etik 14:30era eta 16:00etatik 22:00etara izango da. Abenduaren 24an eta 31n, arratsaldeko ordutegia 20:00etan amaituko da. Gainera, gazteei bereziki zuzendutako 22:00etatik 00:00etara bitarteko gaueko saio publikoak ere izango dira.

Izotz-pista abenduaren 11tik urtarrilaren 6ra egongo da zabalik, biak barne.

22.788 erabilera iaz

Udalaren datuen arabera, 2024ko Gabonetan 20.569 pertsonak erabili zuten pista. Iaz, berriz, erabilerak %10 egin zuen gora, 22.788 erabilerara iritsi arte.

Instalazioa Eska Espacios y Eventos enpresari esleitu diote, eta kontratua 2026, 2027 eta 2028ko Gabonetarako izango da. Guztira, 180.000 euroko eskaintza egin du, BEZa barne.

Beraz, aurten ere izotz gainean patinatzeko aukera izango da La Floridan. Baina iazko Gabonetako irudi ohikoetako bat desagertu egingo da: txirrista.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check