Baskoniaren denboraldi berria prest dago, eta partida guztiak automatikoki zure mugikorrean edo ordenagailuan izan ditzakezu. Horretarako, nahikoa da Google Calendar-era taldearen egutegia gehitzea.
Nola egin?
- Ireki Google Calendar ordenagailuan.
- Ezkerreko menuan, sakatu “Beste egutegiak” ataleko + ikurra.
- Aukeratu “Harpidetu egutegi batera”.
- Idatzi helbide hau:
saskibaskoniasad@gmail.com - Egutegia gehitu ondoren, Baskoniaren partida guztiak automatikoki agertuko zaizkizu, eta eguneraketak ere jasoko dituzu.
Eta mugikorrean?
Egutegia ordenagailutik gehitu behar da lehenengo. Behin harpidetza eginda, automatikoki sinkronizatuko da Google Calendar aplikazioarekin Androiden eta iPhonean ere.
Egutegia zuzenean ikusi nahi baduzu
Baskoniak Google Calendar bidez egutegi publikoa ere eskaintzen du. Hemen kontsulta dezakezu:
