Uda betean murgilduta jarraituko dugu datozen egunetan. Asteartean eta asteazkenean tenperaturak 39 ºC-ra irits daitezke eta hori dela eta AEMETek abisu horia ezarri du gauro eta abisu laranja bihar, asteazkena.
Ostegunetik aurrera beroak zertxobait egingo du behera, baina maximoak 32 ºC inguruan mantenduko dira. Ostiral beharbada zaparradaren bat edo beste egon daideke, baina asteburuan giro eguzkitsua eta beroa nagusituko dira berriro.
Ohi bezala osasun agintariek ohiko neurriak hartzeko gomendatu dute: hidratazioa zaintzea, eguzki-ordu gogorrenetan kalera ez ateratzea eta adinekoei zein haurrei arreta berezia eskaintzea.

