Ertzaintzak 18 eta 26 urteko bi gizon atxilotu ditu Gasteizen, adineko emakume bati indarkeriaz lapurreta egitea egotzita.
Gertaera irailaren 14an izan zen. 95 urteko emakumea, ibiltzeko taka-taka erabiltzen zuena, bere etxeko atariko igogailura hurbiltzen ari zen eta gazte batek lepoan zeraman katea tiraka kendu zion. Beste gazte batek atarian itxaroten zuen eta biak ihes egin zuten elkarrekin.
Ertzaintzak ikerketa abiatu eta bi susmagarriak identifikatu zituen. Larunbatean atxilotu zituzten, biak magrebtarrak ziren, indarkeriazko lapurreta delitu bat egotzita, eta epailearen esku utzi zituzten.
Oharra: Albistea osatzeko Ertzaintzak zabaldutako informazioa erabili dugu, Gasteiz24k ezin izan du baieztatu bertsio ofiziala.
Jarraitu Gasteiz24 Google News-en
Ez galdu Gasteizko azken albisteak
Jarraitu
