Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Euskara baztertzen duten Espainiako Ikerketa Sariak banatuko dira Gasteizen

2026ko irailaren 17a - 9:09 · gasteiz24

2026ko Espainiako Ikerketa Sariak Gasteizen banatuko dira aurten. Ekitaldia Europa Biltzar Jauregian izango da urriaren 27an.

Sariak

Espainiako Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak (MICIU) ematen dituen Ikerketako Sariak Espainiako ikerketa zientifikoaren arloko nagusietakoak dira. Guztira, 20 sari banatzen dira —10 Ikerketako Sari eta 10 ikertzaile gazteentzako—, eta bakoitza 30.000 euroz dago hornituta. Sari nagusiek ibilbide zientifiko luzea eta nazioarteko garrantzia duten ikertzaileak aitortzen dituzte; gazteen kategorian, berriz, 40 urte arteko ikertzaileen lehen urteetako lorpenak saritzen dira.

Euskara

Gurea hizkuntza ofiziala den arren, euskara ezin da erabili sarietarako hautagaitzak aurkezteko. Sariari buruzko informazio ofizial guztia gazteleraz baino ezin da topatu, eta oinarrietan zehazten denez hautagiek Curriculum vitae-ak gazteleraz edo ingelesez aurkeztu beharko dira.

Maider Etxebarria pozik

Gasteizko alkatea pozik agertu da sarien banatze ekitaldia Gasteizen egingo delako. Sare sozialen bidez zabaldutako bideoan Etxebarriak Diana Moranten deia, Espainiako zientzia ministroa, jasotzen du eta hor iragartzen dio ministroak albistea.

Gogora ekarri behar Diana Moran ministroa zein Maider Etxebarria alkatea Espainiako Alderdi Sozioalistako (PSOE) kideak direla.

Alkatearen hitzetan “Gasteizek talentuaren eta berrikuntzaren sustapenean duen zeregina” indartzen dute sariek, eta “gure hiria balio instituzional handiko ekitaldien egoitza gisa” duen indarra nabarmendu du.

Azken albisteak

  • Dozenaka ertzain Kanpokale berrian etxegabetzea gauzatzeko
  • Joko eta ikusle gutxi Euroligako hasieran
  • Diskotekatik atera eta atzetik jarraitu zion: 19 urteko emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea leporatu diote
  • Etxegabetzea geldiarazten saiatuko dira bihar
  • 28 kamera berri jarriko ditu Udaltzaingoak: hauek dira kokapenak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana