Osakidetzako sindikatu nagusiek, SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT, bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean, osasun publikoaren egoera eta langileen lan-baldintzak salatzeko. Deialdiak eragina izango du Euskal Autonomia Erkidegoko osasun-zerbitzuetan.
Urriaren 30ean eta abenduaren 14an Euskal Autonomia Erkidego osoan izango da greban, eta abenduaren 9an soilik Araban. Abenduaren 10ean Bizkaian eta abenduaren 11n Gipuzkoan izango da.
Sindikatuen arabera, mobilizazioen atzean daude, besteak beste, plantillak indartzeko, lan-kargak murrizteko eta lan-baldintzak hobetzeko aldarrikapenak.
Deialdiak herritarrengan ere izan dezake eragina. Horregatik, Osakidetzan medikuaren, erizainaren edo bestelako osasun-profesional baten hitzordua baduzu egun horietako batean, komeni da aurrez hitzordua egiaztatzea, grebak arreta-zerbitzuetan aldaketak edo atzerapenak eragin baititzake.
Hiru data garrantzitsu Araban:
- ๐ Urriaren 30a
- ๐ Abenduaren 9a
- ๐ Abenduaren 14a
Argazkiaren egilea Zarateman da.
