Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Supermerkatu batean lapurreta egiten saiatu eta arduraduna jo zuen gizon bat atxilotu dute

2026ko abuztuaren 20a - 12:45 · gasteiz24

23 urteko gizon bat atxilotu zuten atzo Judimendi hiribideko supermerkatu batean hainbat produktu ordaindu gabe ateratzen saiatzean arduradunari eraso egitea egotzita.

Arduradunak Udaltzaingoari abisatu zion lapurtzen ari zen gizon batek eraso egin ziola. Antza denez, gizonak hainbat produktu hartu zituen eta ordaindu gabe dendatik ateratzen saiatu zen.

Arduraduna hura geldiarazten saiatu zenean, ordea, gizonak kolpeak eman zizkion. Abisua jasota, Udaltzaingoko agenteak ingurura bertaratu ziren eta lekukoek emandako deskribapenari esker susmagarria aurkitu zuten Judizmendi hiribidearen inguruan, beti ere Udaltzaingoak emandako bertsioaren arabera

Agenteek 23 urteko gizona atxilotu zuten, eta indarkeriazko lapurreta delitua egotzi diote.

Beste gizon bat, drogen eraginpean eta punturik gabe gidatzen

Bestalde Trafiko Ataleko agenteek 39 urteko gizon bat ikertu zuten, segurtasun publikoaren aurkako delitu baten ustezko egilea delakoan.

Simon de Anda kaleko 14. zenbakian izandako trafiko-istripu baten ondoren identifikatu zuten. Egindako droga-test indiziarioan positibo eman zuen eta, gainera, gidabaimena kenduta zuen, puntuak guztiz galdu zituelako.

Udaltzaingoaren arabera, atzo guztira 22 salaketa jaso ziren polizia judizialaren arloan: bederatzi ebasketa, ibilgailu barruko lapurreta bat, hiru kalte, iruzur bat, lesio bat, etxebizitzetako bi lapurreta, indarkeriazko bi lapurreta eta zorroen galerarekin lotutako hiru salaketa.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana