Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Freskatuko du, bai, baina…

2026ko abuztuaren 14a - 12:15 · gasteiz24

Dagoeneko gaur bertan nabaritzen ari gara tenperatua jaitsi dela eta giroa aurreko egunetan baino askoz ere atseginagoa izan da. Termometroak 31 gradu inguruan joko du goia gaur, eta bihar beste koska bat egingo du behera: 30 graduko langa ez dugu gaindituko. Igandean, ordea, tenperaturek berriro gorako bidea hartuko dute, eta 32 gradura iristea espero da.

Euriari dagokionez, gaur arratsaldean zein bihar arratsaldean ekaitzak sor daitezke. Bihar goizean, gainera, euri langarra egiteko aukera dago.

Fresko?

Titularrean genioen bezala, freskatu egingo du, bai. Baina freskoa izango al da asteburua? Ez, behintzat Gasteizko klimari erreparatzen badiogu.

Asteburua beroa izango da, eta ohikoa baino beroagoa. Gasteizko datu klimatikoen arabera, abuztuko aste honetan tenperatura maximoen batezbestekoa 26 gradukoa da. Beraz, datozen egunetan balio horren nabarmen gainetik ibiliko gara: 30 graduren bueltan bihar eta 32 graduraino igandean.

Hortaz, azken egunetako bero itogarritik atseden txiki bat hartuko dugu, baina ez da, inondik inora, asteburu freskoa izango.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana