Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Txirrindulari bat eta patinete bateko gidaria ospitalera talka egin eta gero

2026ko abuztuaren 14a - 12:01 · gasteiz24

60 urteko txirrindulari bat eta 34 urteko patinente bateko gidaria ospitalera eraman behar izan zituzten anbulantziaz atzo arratsaldeko 16:00ak aldera Zaramaga kalean talka egin eta gero.

Aparkatutako autoak apurtzen

Bestalde Udaltzaingoak 48 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo arratsaldean Zaramaga auzoan, kalte-delitu baten ustezko egilea izatea egotzita.

Gertaerak 18:15 inguruan izan ziren, 092 zenbakira egindako dei batek Gasteizko Taldearen kaleangizon bat ibilgailuen atzerako ispiluak apurtzen ari zela ohartarazi zuenean.

Udaltzainak bertaratu zirenean, ustezko egilea Laudio plazan geldiarazi zuten. Agenteek harekin eta gertakariak ikusi zituen lekuko batekin hitz egin zuten.

Tokian bertan egindako egiaztapenetan, udaltzainek ikusi zuten gizonak auto batean eta moto batean kalteak eragin zituela. Bi ibilgailuek atzerako ispiluak erauzita zituzten, eta gainera marradurak, markak eta bestelako kalteak zituzten, beti ere Udaltzaingoak emandako informazioaren arabera.

Egoera ikusita, Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen kalte-delitu baten ustezko egilea izatea egotzita.

Azken albisteak

  • Eusko Jaurlaritzaren webgune nagusiak erorita daude gaur goizetik
  • Gure Zirkua Gasteizen berriro ere
  • EAJko zinegotzi berriak gaztelaniaz egin du karguaren hitz ematea Gasteizko Udalean
  • 25 urteko gizon bat atxilotu du Udaltzaingoak bikotekideari eraso egitea egotzita
  • PSOE, putak eta PPko gazteak

Hemeroteka

  • 2026(e)ko urria
  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
Gasteiz24 twitter
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana
imunify-bot-check