Euskadi izango da libre ta tropikala, militarrik gabe, buruaren jabe. Edo zergatik ez? buru gabe hobe! Horrela abesten zuen Hertzainak taldeak duela hamarkada batzuk. Baina ez gara Gasteiz tropikal horri buruz ari. Meteorologiari buruz ari gara, izan ere zientza horri buruz gauean tenperatura minimoa 20 °C-tik behera jaisten ez denean esaten da gau tropikala.
Bada, fenomeno hori, gurean ia ezezaguna zena ohikoagoa bihurtzen ari da Gasteizen. 2020tik Forondako estazio meteorologikoaren datuak aztertuta, Gasteizen hiru gau tropikal baino ez ditugu eduki, eta hirurak aurten.
Aurreneko biak uztailean izan ziren: 20,8º hilaren 15ean eta 20,3º bederatzigarren egunean. Eta atzo aurtengo, eta hamarkada honetako, hirugarrena: 20,6º.
| Data | Minimoa |
|---|---|
| 2026-07-15 | 20,8 ºC |
| 2026-08-12 | 20,3 ºC |
| 2026-07-09 | 20,3 ºC |
| 2026-07-14 | 19,6 ºC |
| 2022-12-09 | 19,4 ºC |
| 2024-08-10 | 19,3 ºC |
| 2026-06-25 | 19,3 ºC |
| 2025-08-17 | 19,2 ºC |
| 2026-07-12 | 19,1 ºC |
| 2022-11-08 | 19,0 ºC |
| 2021-09-07 | 18,9 ºC |
Beraz, lo egiteko arazoak badituzu eta lagunei azaldu nahi badiezu zergatik demonio ari zaren gauean bueltaka, badakizu zer esan: gau tropikala izan duzu.
