Euskarara bizkoiztutako pelikula berria iritsiko da asteburu honetan Gasteizko zine aretoetara, Marsupilami.
Umeei zuzendutako lana da, beraz asteburuan igerilekua alde batera utzi nahi baduzu eta plan lasaiago baten bila bazabiltza hemen dituzu ordutegiak:
Etxabarri Ibiña – Gorbeia Zinemak
- Abuztuak 14, ostirala:19:25
- Abuztuak 15, larunbata:16:10
- Abuztuak 16, igandea:18:15
Gasteiz – Florida Zinemak
- Abuztuak 15, larunbata:17:00
- Abuztuak 14, ostirala:17:00
Sinopsia
Zoo-an egiten duen lana salbatzeko, Davidek misio arriskutsu bat onartzen du: Hego Amerikan pakete misteriotsu bat berreskuratzea. Enkarguak gurutzaontzi batera eraman du, eta hara joan da bere bikotekide ohiarekin, semearekin eta Stéphane lagun baldarrarekin. Dena deskontrolatzen da Stephanek istripuz paketea irekitzen duenean eta bidaia erabateko kaos bihurtuko duen marsupilami haurtxo maitagarri bat askatzen duenean. Davidek eta bere familiak inoiz baino elkartuago egon beharko dute berreskuratzeko.
