Aske Antolakundeak jakitera eman duenez Espainiako poliziak hainbat lagun atxilotu ditu Gasteizen ekainaren 13 egin zen bilkura baten harira.
Asketik azaldu dutenez euskal selekzioaren aldeko manifestazio baketsua egiten ari ziren eta haien aurretik gizon bat igaro zen agur faxistak eginez. Manifestariek haren jarrera gaitzetsi zioten eta probokatzailea Espainiako poliziak Olagibel kalean duen egoitzara joan zen.
Gogora ekarri behar da Bingen Zupiria Barne Sailburuak Espainiako poliziaren jarrera deitoratu zuela aurretik izandako beste atxiloketa batzuen harira, izan ere Euskal Autonomia Erkidegoan ordena publikoa eta gizarte babesaren eskuduntza Ertzaintzarena da, ez Policía Nacional delakoarena.
