Hau serioa da: babes egokirik gabe Eguzkiari begiratzeak begiak betirako kaltetu ditzake
Eklipsea ikustea izugarria da, bai. Baina mesedez, egin kasu: ez begiratu zuzenean Eguzkiari. Ez “segundo batez”, ez “pixka bat bakarrik”, ezta eklipsea gertatzen ari delako begiekin ezer gertatuko ez dela pentsatuta ere.
Eguzkiaren erradiazioak erretina kaltetu dezake, eta okerrena da kaltea gertatzen ari denean agian ez duzula minik edo ondoezik sentituko. Sintomak gero ager daitezke, eta ikusmenean eragindako kaltea iraunkorra izan daiteke.
Beraz, eklipsea ikusteko asmoa baduzu, erabili eklipseak ikusteko homologatutako betaurreko bereziak. Eguzkitako betaurreko arruntek ez dute balio, ezta bi edo hiru jartzeak ere.
Eta etxean dituzun prismatikoekin edo teleskopioarekin begiratu nahi baduzu, kontuz: iragazki egoki eta espezifikorik gabe erabiltzea are arriskutsuagoa izan daiteke.
Aizue, hau ez da txantxa
Eklipseak minutu batzuk baino ez ditu irauten. Zure ikusmenak, ordea, bizitza osoa iraun behar du.
Beraz, prestatu betaurreko egokiak, azaldu haurrei ere arriskua zein den eta, batez ere, ez begiratu inoiz zuzenean Eguzkiari babesik gabe.
Ikusi eklipsea, gozatu ikuskizunaz eta atera argazkiak, baina begiak zainduta.
Ekliseari buruzko informazio gehiago behar baduzu: Abuztuaren 12a, bi gau izango dituen eguna
