Skip to content
Gasteiz24
Menu
  • Politika
  • Gizartea
    • Gasteizko jaiak
  • Kirolak
    • Alaves
    • Baskonia
  • Garraioa
  • Eguraldia
  • Kultura
Menu

Lapurtutako zortzi tablet eta hainbat telefono berreskuratu ditu Ertzaintzak

2026ko abuztuaren 10a - 10:29 · gasteiz24

Ertzaintzak 24 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo arratsaldean hainbat gailu elektroniko lapurtzearekin lotuta. Ertzainek zortzi tablet, ordenagailu eramangarri bat eta hainbat telefono mugikor aurkitu eta berreskuratu dituzte.

Atzo arratsaldean gertatzu zen RENFEko geltokian lo zegoen pertsona bati laguntzeko abisua jaso zuten, eta geltokiaren inguruan ibili ondoren, agenteek pertsona hori identifikatu eta bere motxila miatu zuten. Barruan saltoki handietako zortzi tablet aurkitu zituzten, baita ordenagailu eramangarri bat, zordunketa-txartel bat eta aurretik lapurtutako moduan salatutako telefono mugikor bat ere.

Telefono horren jabeak ibilgailu batetik lapurtu ziotela salatu zuen. Aurkitutako gailuen eta bestelako ebidentzien aurrean, agenteek 24 urteko gazte magrebtarra atxilotu zuten, ustezko lapurretaren egilea delakoan.

Ertzaintzaren arabera, atxilotuak 40 bat aurrekari polizial ditu, gehienak ondarearen aurkako delituekin lotuta.

Agenteek lapurtutako gailuak berreskuratu dituzte, eta ikerketak aurrera jarraitzen du gertaera horiekin lotutako bestelako lapurretak argitzeko.

Albistea osatzeko Herrizaingo Sailak zabaltuako bertsioa informazioa erabili dugu.

Azken albisteak

  • Ez nahastu, gaur ez da Olarizuko erromeria
  • Baskonia-Bilbao Basket. Euskal koparako sarrerak salgai
  • Auto batek 20 urteko gazte bat harrapatu eta ihes egin du
  • Gero eta patinete gehiago
  • Atxilotuta ibilgailu batean lapurtzen harrapatu eta jabeari eraso egin ostean

Hemeroteka

  • 2026(e)ko iraila
  • 2026(e)ko abuztua
  • 2026(e)ko uztaila

Harremanetarako


gasteiz24(a bildua)gasteiz24.com

Gasteiz24 whatsapp kanala
Gasteiz24 telegram kanala
©2026 Gasteiz24
Nor gara · Harremana