Jaien hasierarako eguraldi iragarpena ez zen ondo atera, egia esan, izan ere aurreikusitakoa ez da guztiz bete. Giroa bai freskatu zuen, baina euririk batere ez. Ea oraingoan eguraldi iragarleek hobeto egiten dute. Badaezpada ere guk erositako prezioan emango dizuegu iragarpena.
Gaur, abuztuak 7. Giro eguzkitsua eta euririk ez. Merkurioa 32 gradutan errendituko da eta gauean 15 gradu inguru.
Bihar, abuztuak 8. Jaietako egunik beroeta, 37 gradu. Arratsaldean abisu horia ekaitzak direla-eta. Eta gauean, berriro ere 15 gradu.
Ezti, abuztuak 9. Giro hodeitsua Zeledoni agur esateko, eta arratsalde iluntze partea euria izan daiteke. Maximoa 33 eta minimoa 17.
